Gure ordenamendu juridikoan pertsona juridikoen erantzukizun penala sartu denetik, enpresa, ikuspuntu etikoaz aparte, delitua saihesteko antolaketa eta kudeaketa-ereduak hartzera behartuta dago. Izan ere, erantzukizun penalak izenari eragin liezaiokeen kalteaz haratago, egindako delituek enpresa bati zuzenean edo zeharka onurak ekar liezazkiokete, baina delitu horiek, halaber, isunak, jarduerak etetea, baita kasu larrienetan konpainiaren deuseztatzea ere ekar lezake.

Corporate Compliance materian aholkulariak garen aldetik, gure jomuga erakundeetan Compliance Programak ezartzea da, eta bertan konpainiari aplikatzen zaion eta garrantzi penala duen legezko arautegiaren urratzea saihesteko beren ezaugarrietara egokitutako arauak, prozedurak eta baliabideak jasotzen dira.
Horretarako, Kemen Consulting-en lau fasetan egituratutako metodologia batekin egiten dugu lan:


Gure metodologiaren faseak

analisis

Antolakuntza analisia

  • Antolakuntzari eragin diezaioketen arrisku penalak zeintzuk diren jakitea.
  • Arriskuen lehentasuna, gertatzeko aukeraren eta konpainian izan dezakeen eraginaren araberakoa.
  • Arrisku penalen maparen eraketa.
  • Enpresaren prozesu-mapa baten idazketa eta prozesu bakoitzaren barruan identifikatutako arrisku penalen kokapena.

implantacion

Ezarpena

  • Eskuliburu baten idazketa, non Kode Etiko bat eta hartutako barne mekanismo kontrolak sartuko diren.
  • Salaketen Kudeaketa-Sistema martxan jartzea.
  • Erakundearen egitura osatzea salaketak ikertzeko eta dagozkien erabakiak hartzeko.

formacion

Formakuntza

  • Kode Penalaren erreformaren ondorioen azalpena.
  • Enpresak aurre egin behar dien arrisku penal nagusien azterketa.
  • Ezarritako Prebentzio Programaren azalpena.

evaluacion

Ebaluazioa eta jarraipena

  • Kode Penalaren erreformaren ondorioen azalpena.
  • Enpresak aurre egin behar dien arrisku penal nagusien azterketa.
  • Ezarritako Prebentzio Programaren azalpena.


Baliabide informatikoa

ordenador6

Compliance Programak ezartzeko Kemen Consulting-en, Línea Informática enpresaren laguntzarekin, edozein erakundetara molda daitekeen baliabide informatikoa garatu dugu. Baliabide honek hauxe ahalbidetzen du:

Compliance Programari dagokion informazioaren kudeaketa zentralizatzea.


Compliance Officer-entzat txosten eraketak bizkortzea.


Compliance Programaren aldizkako ebaluazioa eta jarraipena erraztea.



Delituen prebentzioaren programak

Pertsona juridikoaren erantzukizun penala.